XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jose Migel Barandiaran Jauna eta Pilar bere hiloba orain bizi direneko Ataungo San Gregorioko etxea.

Barandiaran 1953garrenean jaio eta hazi zeneko tokira itzuli ondoren (1951garrenean), bere atzerrialdi luzearen zatitik haundiena igaro zueneko herriaren izena jarri zion, SARA alegia.

On Jose Migel bere familiaren sorburura itzultze horrek ba zuen bere ikerketa-asmoekin zerikusirik.

Bizi izandakoari buruzko etnografia egitearen oinarrizko ihardutze-arauari atxikiz, Ataungo San Gregoriori buruzko lan berezi bat tajutzen ari da.

Bainan, gauzak direnez ikusiz, euskal etnologia-eskolaren ekarketen benetako neurria ulertzea ezinezkoa da, eskola horrek bere lehen-urratsak egin zituen garaian jakinzaleek inguruan zuten filosofia-giroa kontutan izan ezik.

Eta On Jose Migelek berak etnologiarako bere joerari eta alor horretako bere ihardunari buruzko galderei erantzuterakoan berak eta unibersitate-giroko beste batzuk garai hartan aurrean zituzten filosofiazko arazoak aipatzea ez da harritzekoa.

Bainan ongi uler bedi: Hemen ez dugu mende-hasieran eragin gehien zuten filosofia-eskolen balio-neurketarik egin nahi.

Oso bestela, gure asmoa zera da: Gizon haiek bere buruei barne-barnetik egiten zizkieten galderei erantzuteko ahaleginean zituzten zegunak ezagutaraztea.

On Jose Migelek berak esango digu ondoen bere bizitzaren norakoa aukeratzeko aldi hartan jasan zuen egoeraren berri: .

On Jose Migelek urte haietako zernolakoez zehazki dioskuna entzunda, bere belaunaldi osoari eta berari bereziki zihoakien kultura-alorreko barne-borrokaren indarra somatu daiteke.

Arazo hoietzaz mintzo denean, tokian-tokiko bere ikerketei buruzko argipideen teknika hotza, gizon guztientzat barnekoena eta orokorrena den arazoari, hots, bere bizitzaren zertarakoari erantzun bat emateko jasan zuen bizi-borroka adierazten ari denaz jabetuta dagoenaren bihotz-zirrara bilakatzen da.

On Jose Migel gizonek ehundaka eta milaka urtetan gauzatu eta tradiziozko gizabidetza deitu ohi zitzaion gizabide eta kultura baten magalean jaio eta hazitakoa zen.

Bainan berak gazte gaztetatik atotsitako pentsatze-bide berriek erakusten zutenez, gizabidetza horren heriotz-ordua iritsia zen, zientzien aurrerakuntzak haren oinarriak ezabatu egiten zituela ematen bait-zuen.

Elkartu ezinekoak ezezik elkarren aurkakoak eta alderantzizkoak ziren baterako bi pentsatze-era eta bizitza-egitamu ziren: (...).